Lurkide bila

Guaixe Sakanako Astekaria 2013-10-31 08:30   Kirola  Sakana Deikaztelu eta Itxaso lotuko dituen 400 KV-eko linearen kontrako egitasmoa berria da Lurkide. Goi tentsioko linea pasako den 35 udalerrietan 49 eta 81 metro bitarteko dorreak jarriko lituzke Red Electrica Españolak, 247 hain zuzen ere. Autopista Elektrikorik Ez plataformak haiendako amabitxi eta aitabitxi bila hasi da Lurkide kanpainaren bidez eta Geroa lurretik hasi leloa hartuta. Lurkide bihurtzen den elkarte, erakunde edo norbanakoa dorre bakoitzaren oinarriak hartuko duen 10 x 10 metro lur sailak babestuko du, haren jabetza hartu gabe. Lurkide agiria ekitaldi batean banatuko da (dorrearen zenbakia eta kokalekua izanen ditu), egitasmoaren kontrako banderola batekin batera (ekarpen sinbolikoa eskatzen da). Plataformak ekimen horrekin sare sozial handi bat sortu nahi du egitasmoari buruzko informazioa zabaltzeko. Lurkide izan nahi dutenek plataformarekin harremanetan jartzea besterik ez dute.SakananIbarrean 71 dorre jartzea aurreikusi da. Horiei Altsasniako partzoneriako seiak gehituz gero 77 lirateke. Gainera, ibilbide guztian dorre gehien hartuko lukeen udalerria ere sakandarra da: Arakil, 22 dorrerekin. Udalerria   Dorre kopuruaArakil                22     Irañeta               3     Uharte Arakil     9    Arruazu             2     Lakuntza           2     Arbizu               5     Etxarri Aranatz  8     Bakaiku             4     Iturmendi          4     Urdiain              4     Altsasu              8

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa 

Laguntzaileak