Ibarra aukeratu dute goi tentsioko linea berria jartzeko

Guaixe Sakanako Astekaria 2013-05-10 17:05   Kirola  Sakana Red Electrica Españolak proiektua eta ingurumen inpaktu egitasmoa aurkeztu dizkio Industria Ministerioari. Espainiako administrazioak ikututako udal eta kontzejuei haien berri eman behar die orain. Hura jasotzen dutenean 30 eguneko epea zabalduko da helegiteak aurkezteko. Egitasmoak aurrera eginen balu 2016 akaberan edo 2017 hasieran hasiko lirateke lanak. 400 kV-eko linea proiektuak ikututako udal eta kontzejuetako ordezkariekin bildu dira REEko kideak. Bileretan ere Autopista elektrikorik ez! plataformakoak izan ziren. Plataformako kideek uste dute Ministerioak aurki aurkeztuko dizkiela proiektuak toki-administrazioei. Hala ere, datekin kezkatuta daude plataformako kideak, aurre-proiektua joan den urteko agorrilaren 5ean aurkeztu zuelako, jende guztia oporretan zegoenean. Bitartean, Espainiako Gobernua 2014-2020 aldirako planifikazio elektriko berria egiten ari da. Horregatik, Autopista elektrikorik ez! plataformak ez du ulertzen zergatik aurkezten duen REEk halako proiektu "txikitzaile eta erraldoi bat, planifikazio elektriko berria egiteko dagoenean".  SakanatikGoi tentsioko linea proiektuak ibarra mutur batetik bestera zeharkatzen du. Deikaztelutik etorriko litzatekeen linea Aizkorbetik sartuko litzateke Sakanan eta egungo 220 kV-ko linearen ibilbidea segituz Altsasutik barna, Altzaniatik joko luke Itsasora. Plataformatik jakinarazi digutenez, REEk linea Sakanatik pasatzea erabaki du ingurumen inpaktu txikiagoa sortzen duelako. Plataformatik jakinarazi digutenez, REE-ren asmoa litzateke 400 kV-eko linea berria 220koen paraleloki eraikitzea (100 metrora) eta lanak despeditu ondoren aztertzea haietako bat kendu edo ez. Dorreek 50-55 metro luze lukete. Bizikleta martxaGaur abiatuko da goi tentsioko linearen kontrako bizikleta martxa. Leitzatik adar bat abiatuko da, bestea, 17:30ean Altsasutik. Herriz herri pasako dira 20:00etan Irurtzunera iristeko. 20:30ean kontzentrazioa egin ondoren afaria eta kontzertua izanen dira. Larunbatean Irurtzun eta Gares arteko ibilbidea eginen dute txirrindulariek, 11:00etan abiatuta. Bukaeran, atzera ere, ekitaldiak izanen dira. Martxaren azken etapa igandean izanen da. 10:00etan Garestik abiatuko dira eguerdian Deikaztelura iristeko. Han ekitaldia eta bazkaria eginen dira. Plataformatik bizikleta martxan parte hartzeko deia luzatu dute.  Gaurko etapako ordutegiaHerria     OrduaAltsasu     17:30Urdiain     17:40Iturmendi  17:45Bakaiku    17:50Etxarri A.  18:05Arbizu      18:30Lakuntza  18:40Arruazu    18:45Uharte A  18:55Irañeta     19:05Ihabar       19:15Hiriberri    19:25Satrustegi 19:35Zuhatzu    19:40Ekai          19:45 (geldialdia)Etxarren    19:50Irurtzun     20:00

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa 

Laguntzaileak