AHTk platerak husten dituelako

Guaixe Sakanako Astekaria 2012-11-23 10:40   Kirola  Sakana Eta ondorioz, jatekorik gabe gelditzen direla adierazteko, txandakako baraualdia hasi zuten duela bi aste. Mugitu! Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako desobedientzia mugimenduak, sustatu du AHTren aurkako ekimen hori. Mugitu!-ko kideak, hainbat talde eta eragilerekin elkarlanean ari dira AHT egitasmoa salatzen: elkarretaratzen, parodia, hitzaldi eta abarren bidez. Elkar lan horrekin egitasmoak gizartearen arlo ezberdinetan eragina duela nabarmendu nahi dute (ekologia, lehen sektorea, gizarte babesaren murrizketa...) Mugitu!k ekitaldietan parte hartzeko deia egiten du.Bizkaian hasi eta aste hau Gipuzkoan eman ondoren, bihar Sakanatik Nafarroara sartuko da baraualdia eta 9 pertsonek pasako dute astea baraurik. AHTren aurkako barauan parte hartzen ari direnak, Juan Gorriti eskultoreak eginiko Lurmako eskultura lekukoa pasatzen ari diote elkarri. Sakanara bihar iritsiko da lekukoa. IbarreanBaraualdian parte hartuko dutenak, lehen lehenik, Irañetako Urruntzure iturburura joko dute. Baraualdian zehar edanen duten ura jasoko dute han. Urruntzure inguruan aurreikusia dago AHT bidez Nafarroa eta Gipuzkoa lotzeko aukeretako bat, Aralar tunel baten bidez zeharkatzen duena. Lan horrek besteak beste, ur-hartze horrekin, akuiferoetan sor litzakeen kalteak salatuko ditu. Irañetatik Altsasura joanen dira Mugitu!-ko kideak. 18:30ean trenaren aldeko eta AHTren aurkako Nafarroako hautetsiek agerraldia eginen dute. Haren ondoren, 19:00etan, plazan, elkarretaratzea eginen da, baraualdiaren lelo berarekin: AHTk platerak hutsik uzten digu! AHT-ren aurkako leloekin bileteak ere zigilatuko dira. Baraualdian parte hartzen dutenak Gure Etxea eraikinean gaua eman ondoren, igande goizean Cadreita eta Tafallarako bidea hartuko dute. Astelehenetik aurrera Iruñean izanen dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa 

Laguntzaileak