Guaixe.net - Bierrik Fundazioa - Sakana (Nafarroa)
Ligan lortutako emaitza ona ospatzeko, eta Lacturale esnea Osasuna futbol taldeko babesleetako bat denez, Osasunako jokalari eta teknikariak Etxeberriko behitegian izan ziren atzo. Instalazioak bisitatu eta esnearen produkzioa nola egiten den gertutik ikusteko aukera izan zuten guztiek. Bukaeran bazkarian bildu ziren.
Azken bi asteburuetan Nafarroako pistako eta zirkuituko irristaketa txapelketak jokatu dira, Espainiako Txapelketetarako sailkagarriak zirenak. Sakanatik ordezkaritza polita aritu da eta aipatu behar da sekulako lana egin dutela irristalariek, Espainiako Txapelketetarako sailkatuz.
Errekorra ezarri du
Nabarmentzekoa da asteburuan Maialen Unanuak (Urdiaingo Aitziber, jubenila) egindako lana. Urrezko bi domina kolkoratu zituen urdiaindarrak 300 metroko erlojuz kontrakoan, bai Lagunak eta Amayako pistetan jokatutako pista txapelketan eta baita Antoniuttiko zirkuituan jokatutako zirkuituko txapelketan ere. “Errekorra gainditu zuen Maialenek, 300 metroak 21,547 segundotan eginez eta 33,415 k/o abiaduran. Iruñeko 5 talde kanporatu zituen eta berak lortu du Espainiako Txapelketetan aritzea. Meritu handia du” azaldu digu Urdiain, Altsasu eta Olaztiko irristaketa taldeko entrenatzaile Juli Acebesek.
Acebesek gainontzeko irristalariek egindako lana ere goraipatu du. Irantzu Imaz jubenilak (Olaztiko Sutegi) zilarrezko domina jaso zuen 300 metroko erlojuz kontrakoan, Unanuaren atzetik sartu eta gero. Eta Gaizka Ocañak (Aitziber, jubenila) 5.000 metroko kanporaketan zilarrezko domina jantzi du eta brontzezkoa izan zen pistako 300 metroko erlojuz kontrakoan. Cristina Aldeano (Altsasuko taldea, juniorra) bigarrena izan da zirkuituko erlojupekoan, eta Ines Moreno (Altsasuko taldea, haurra) hirugarrena zirkuituko 500 metrotan. Guztiek Espainiako Txapelketan egotea lortu dute, Maider Agirre eta Sarabe Arakama (Aitziber, jubenilak) irristalariak bezalaxe. “Aurten oso emaitza onak lortzen ari gara. Nafarroako txapelketetan aurkeztutako 15 irristalarietatik 13k lortu dute sailkatzea. Oso kontentu gaude” gaineratu du Acebesek.
Datorrena
Asteburu honetan Espainiako Pistako Irristaketa Kopa jokatuko da Txantean, kimuen eta haurren mailan. Sakanako taldeetatik sei irristalari ariko dira. Eta hurrengo asteburuan Espainiako Zirkuituko Txapelketako finalak erabakiko dira Bartzelonan, haurren eta jubenilen mailan.
Iskiza Sakana gimnasia erritmikoko taldea txapelketaz txapelketa dabil. Martxoan eta apirilean bakarkako hainbat txapelketa eta torneotan aritu dira Iskizako gimnastak, Estatuko Bakarkako Txapelketarako prestatzeko asmoz.
Nafarroako Txapelketako emaitzak primerakoak izan ziren. Kimuen A mailan uztaiekin aritu ziren, eta Ainhoa Lizarragak zilarrezko domina kolkoratu zuen. Kimuen B mailan, uztaiekin, Getari Solozabal bigarrena sailkatu zen. Haurren A mailan Iskizako bi gimnasta igo ziren podiumera: Igone Augusto bigarrena sailkatu zen eta Alaitz Solozabal hirugarrena. Eta kadete A mailan Olaia Granizok zilarra kolkoratu zuen zintarekin egin zuen ariketari esker.
Espainiako Bakarkako Txapelketan ongi
Apirilaren 19tik 22ra jokatu zen Espainiako Bakarkako Gimnasia Erritmikoko Txapelketa, Benidormen. Iskiza-Sakanako 11 gimnasta sailkatu ziren bertan aritzeko. Kimuen mailan Ainhoa Lizarraga, Eider Goikoetxea, Eneritz Regil, Irati Begiristain eta Leire Zubikoa; haurren mailan Igone Augusto, Alaitz Solozabal eta Ainhoa Imaz; eta kadete mailan Olaia Agirre, Olaia Granizo eta Cristina Nuncio.
Guztira Estatu osoko 800 gimnasta aritu ziren, 200 gimnasta maila bakoitzeko. Maila altua zegoela adierazi dute Iskizako entrenatzaileek, eta Iskizako ordezkaritza bikain aritu zela. “Guztiak orokorrean primeran aritu ziren. Eta, inportanteena, bidaian oso ongi pasatu genuen” adierazi dute.
Kadete mailako Cristina Nunciok lortu zuen emaitza onena. 92. postuan sailkatu zen sakandarra. Haurren mailako Alaitz Solozabal tapiz gainean 110.a izan zen. Eta kimuetan Ainhoa Lizarraga 127.a izan zen. Eider Goikoetxea ere primeran aritu zen. Zorionak guztiei.
Jose Ramon Anda (Bakaiku, 1949) eskultore bakaikuarraren erakusketa maiatzaren 7an mustu zuten eta han egon zen artista bera, bere senitarteko, lagun eta Bilboko agintariekin batera.
Javier Balda margolari nafarrak komisariatu du erakusketa. Artistaren ibilbidea laburbiltzen duten 40 eskultura bildu ditu, baina ez da erakusketa antologikoa;_bereziki azkenaldian sortutako obrak bildu dituzte.
Pozik
Bakaikuarra pozik dago erakusketaren emaitzarekin. “Ni ez naiz inoiz geratzen guztiz pozik nire lanarekin, beti daudelako hobetu daitezkeen gauzak, baina oso pozik nago erakusten ari naizenarekin, erakusteko moduarekin eta antolatzeko moduarekin. Hori Javier Baldaren lana izan da” adierazi zuen mustutze ekitaldian.
Bildutako eskultura guztiak lan prozesu luzearen emaitza dira. Bakaikuarrak urteak ematen ditu bere lanak sortzen. Egurrezko eta metalezko eskulturak dira gehienak, nahiz eta igeltsuzko eta marmolezko zenbait ere badagoen.
Zizelkari eta ebanisten familiakoa izanik, gazte-gaztetatik egurrarekin lanean hasi zen eta materialaren ezagutza handia du. Geometriarekin jolasean, oinarri organizistako lan abstraktuak sortzen ditu Jose Ramon Andak. Arte klasikoari eta errenazentistari dion mirismenaren eragina igerri daiteke ere bere lanetan, Bangoardietako eskultura abstraktuaren eta arkitektura eta diseinu modernoaren eraginarekin batera.
Ibilbide borobila
Erakusketa Kirolari zaharra (1974-2011) eskulturak zabaltzen du –fundizio tailerretik atera berri dute erakusketarako propio– eta Ikusmira (2011) eskulturak itxi. Tartean ibilbide borobila egiten da beste lanen inguruan.
Bost atal nagusitan egituratu dute erakusketa. Plano gurutzatuak seriean egurrezko formatu handiko sei lan daude, intxaurrondo egurrean landuak. Enbor Hutsak serieko sei lanak daude ondoan. 100 urtetik gorako haritz-enborren gainean egin du lan artistak, urte luzez, eta hustutako espazioan sartzeko gonbita egiten du. Hormetan zintzilikatuta hiru eskultura bikain, tartean Uki nazakezu, ikusleak artelanarekin harreman estuagoa izateko gonbita. Mahai luze batean, eskultura txikiak. Nagusia izan nahi dut serieko 19 lanak formatu monumentaleko eskulturak izateko azterlanak dira. Eta aurrerago Bauhausen eragina duen mahaia, Migel de Unamunoren bustoa eta artistaren lan monumentalak.
Jose Ramon Anda puri-purian. Ukitu daitezkeen lanak, egurraren handitasuna eta sentsualtasuna erakusten dutenak. Gonbita polita gure zentzumenetarako.
ERAKUSKETA
Jose Ramon Andaren Denboraren kontrako formak erakusketa Bilboko Arte Ederretako museoan dago ikusgai. Informaziorako:_94 439 60 60 edo www.museobilbao.com.
Ordutegia
>> Irailaren 12ra arte ikusgai.  Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara. Astelehenetan itxita.
Madrilgo Start-up Weekend ekintzaileen topaketa maiatzaren 4tik 6ra ospatu zen. Bertan 81 pertsona bildu ziren, batzuk ideia ekintzaileekin, besteak jakintzekin  eta azken batzuk aholkulari gisa. Aurrenekoek haien ideiak aurkeztu zituzten eta haietatik 8  izan ziren garatu beharrekoak. Taldeak sortu ziren eta jakintza esparru ezberdinetako pertsonek 50 ordu izan zituzten haien ideia garatzeko. Jon Etxeberria Ijurraren taldeak Give your Birthday edo www.gi-bi.com/es web gunea aurkeztu eta hainbat sari irabazi egin zituen.
Etxeberriak Beleixe Irratian (FM 107,3) azaldu duenez, Give your Birthday (dona ezazu zure urtebetetzea) ideia Madrilen bizi den Kolonbiako Daniel Hernandez gizarte-ekintzailearena da, bere herrian Somos mas gobernuz kanpoko erakundea sortu duena. 8 pertsonek osatu zuten taldea, programatzaile, diseinatzaile eta gizarte ekintzaileak. Horien arten Etxeberria eta Edorta Agirre durangarra. Guztiek ideia garatzen lan egin zuten asteburuan, 50 orduz.
Beleixe Irratian (FM 107,3) Etxeberriak azaldu duenez, honetan datza Gi-Bi web guneak: Norberaren urtebetetze egunean lagunei eta senideei opari materialik ez egiteko eskatzen die lehenik. Ondoren, oparitan gastatu behar zuten dirua urtek egiten dituen pertsonak hautatutako erakunde batera bideratzea eskatzen die. Horretarako www.gi-bi.com/es web gunea erabiliko du. “Gertu dauzkagun arazo txikiei irtenbidea emateko beste bide bat da: zuhaitzak landatu, familia bat lagundu… Norberak erabaki dezake zeri bideratu dirua”, gaineratu du etxarriarrak.
Start-up Weekend Euskal Herria
Jon Etxeberria Ijurra eta Edorta Agirre Madrilgo topaketara helburu batekin joan ziren, “Start-up Weekend jardunaldia Euskal Herrira ekarri nahi dugu. Horregatik, Madrilera antolakuntza arlo guztiak ezagutzera joan ginen” azaldu du etxarriarrak. Beleixe Irratian (FM 107,3) argitu zuenez, topaketa nazioarteko jarduera da eta San Franciscon ezagutu zuen. Ideia gustatu eta antolatzaileekin hitz egiteko aukera izan zuten. Madrilgoarekin harremanetan jartzeko esan zigun. “Asmoa, iraila-lastailerako aurreneko saioa antolatzea da. Aurrena ziurrenik Bizkaikoa izanen da, baina gainontzeko herrialdeetan ere egin nahi dugu”.
Etxarriarraren iritziz, “Euskal Herrian ekintzailetasunaren arloan potentzia handia dago, baina Madrilekin alderatuta pixka bat atzetik goaz, batez ere gazteen artean. Unibertsitatetik atera eta lanpostu bat bilatzen dugu. Ez gaude gure lanpostuak sortzera ohituta. Hori bulkatu nahi dugu. Jendean bere ideiak sortu eta garatzea. Jende gehiago ezagutzea”.
Topaketa egungo egoerari irtenbidea emateko bide bat izan daitekeela uste du etxarriarrak. Sakantzen sareko kide, krisiari buelta emateko beste tresna gisa ikusten du sarea. Aldi berean, sinistuta dago edozein izan daiteke ekintzailea. “Ideiarik ez badu, duen batekin elkartu eta jakintza teknikoak eman ditzake”.
Abiadura Handiko Trenaren kontrako Mugitu! Mugimenduko bi kide gaur eguerdian
Iruñeko Auzitegira joanen dira. Nafarroako presidente Yolanda Barcina Angulori Tolosan tartak bota izanaren kontura zabaldutako auziagatik joan beharko dute. Epaileak instrukzioa despeditu ditu eta gaurkoan prozesamendua irakurriko die, hau da, zer delitu mota egin duten eta zer leporatzen dieten. Auzipetuen artean Gorka Ovejero Ganboa dago eta harendako 10 urteko espetxe zigorra eskatu dute, atentatu larria egiteaz gain horretarako kargu publikoaz baliatzea leporatu diotelako. Epaiketa noiz izanen den oraindik ez dago zehaztuta.
Mugitu! Mugimenduak desobedientzia zibilaren aldeko kontzentrazioa deitu biharko, Iruñeko auzitegiaren atarian, 11:45ean.
Motxila 21 taldeak bideoklipa grabatu du, Somos la banda Motxila 21 kantuari irudia jarriz. Down Sindromearen elkartean sortutako taldea Motxila 21. 12 lagunek osatzen dute taldea eta haien artean dago Aintzane Lizarraga. Dorrobarrak saxofoia jotzen du.
Gaur, 15:15ean, Iortia kultur gunean Zelandi ikastetxean D ereduak 25 urte bete dituela ospatuko da. Ikastetxeko ikasleek antolatutako Udaberri Jaialdia herenegun mustu zuten eta gaurkoan ere emanen dute. Ikuskizunaren egitarauak olerkiak, kantuak, dantzak, egindako lip-duba eta urtemugarako propio sortutako kantua ditu bere baitan.
Egitaraua
Zapatalaria                Haur Hezkuntza
Agurra bertsotan              5. maila
Euskara koloretan            2. maila
Ondoan                       Kantu jaialdiak
Txisteak                           6. maila
Gure rockan sar              1. maila
Txisteak                           6. maila
Zelandi dantza                4. maila
Mari Kalanbre             Kantu jaialdiak
Martxosoak                    3. maila
Sketxa                            6. maila
Andaluziako ipotxak       6. maila
Euskara bertsotan         5. maila
Zurekin beti Zelandi
Lip dub-a
Ikasturtean zehar argazki erakusketa, kantua sortu zuten, lip-duba grabatu dute, txapak egin dituzte eta orain narrazio lehiaketa antolatu dute.
Sarrerak
Ikastetxean eta 14:45etik aurrera kultur gunean bertan.
Lehiaketak
Zelandiko ikasle eta ikasle ohiei zuzendutako narrazio laburren eta marrazkien lehiaketak antolatu ditu ikastetxeak. Idazlanak 5 mailetan aurkeztu daitezke: LHko 3. eta 4. ikasleak; LHko 5. eta 6.; DBH; Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta, azkenik, 18 urtetik gorako ikasle ohiena. Marrazki lehiaketan, berriz, bi maila besterik ez daude: Haur Hezkuntza eta LH 1. eta 2. maila. Lanak hilaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira plika sistema erabiliz.
Informazio gehiago:
http://zelandid25.blogspot.com.es
Hilaren 9an bildu zen Antsoainen, Cederna Garalurren egoitzan, Nafarroako Mendialdeko Turismo Kalitaterako Mahaia. Nafarroako mendialdean turismo kalitatearen konpromisoa hartu zuten enpresen ebaluazioa egin zen. Horretarako Jarduera Onen Eskuliburuen ebaluazio-txostenak baloratu zituzten. Horretara bildu zirenen artean Sakanako Mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorre eta Plazaola Turismo Partzuergoaren gerente Maitena Ezkutari etxarriarra. Ebaluatutako 20 establezimenduen txostenak aztertu zituzten, tartean Lakuntzako Mirua Natura Jarduerak enpresarena. Txostenak aztertuta, lantaldeak horiez guztiez balorazio positiboa egin zuen.
Sakanako Mankomunitatea aurten Bikaintasunerako Nafarroako XII. Sarian aurkeztuko da. Nafarroako Kalitaterako Fundazioak antolatzen duen sariketa horretan duela lau urte lortutako emaitza hobetu nahi du Mank-ek. Zehazki 500 puntu baino gehiago dituztenen atalean aritu nahi du. Horretarako, Sakanako Mankomunitatean Europako EFQM bikaintasun eredua oinarri hartuta memoria prestatzen ari da.
Garagarrilaren 8rako aurkeztuko du dokumentazioa Mank-ek eta lastaila aldera aipatu fundazioko ebaluatzaile talde bat Lakuntzako egoitzara bisitan etorriko da Mank-en kudeaketa sistema aztertzeko. Urtero moduan, bikaintasun sariak azaroan banatuko dira eta haietako bat jasotzeko lan eginen dute Sakanako Mankomunitatean.
Bi Aizpe pilotalekuan jokatzen ari da Irurtzungo Pilota Txapelketa. Aurreko asteburuan benjamin eta haurren mailako finalerdiak eta senior mailako final laurdenetako bi partida jokatu ziren. Seniorretan Ezkurdia-Bergera (Irurtzun) eta Angita-Pina (Zugarralde) final erdietarako sailkatu dira.
Ostegunean, 18:30ean final laurdenetako hiru partida jokatuko dira, bi senior mailakoak eta bat kimuen mailakoa. Eta larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera kimuen final laurdenetako hiru partida eta kadete mailako lau final laurdenak.
Emaitzak:
Benjaminak:     Igoa-Mariñelarena (Aldabide) 18 – Alsua-Alberdi (Erreka) 5
Amezketa-Azpirotz (Irurtzun) 18 – Esain-Jamar (Uharte) 16
Haurrak:    Beraza-Mariezkurrena (Bi Aizpe-Oberena) 18 – Azkune-Anduaga (San Migel) 8
Hasi da Sakanako Emakumeen frontenis txapelketa. Guztira hiru jardunaldi jokatuko dira, Olazti, Lizarraga, Dorrao eta Unanuko pilotalekuetan. Talde onenak ekainaren 1ean eta 2an Etxarri Aranatzen jokatuko diren aurrefinaletan ariko dira. Final handia Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuak hartuko du, ekainaren 8an. Ondoren sari ematea izanen da.
Aurreko asteburuan lehen jardunaldia jokatu zen, eta asteburu honetan bigarrena jokatuko da, Unanuko eta Olaztiko pilotalekuetan.
2. jardunaldia
Maiatzaren 18an, ostiralean, Unanun:
2. maila B:     19:00etan: Andrea-Izar / Maider-Leo
19:30ean: Amaiur-Irati / Izaskun-Idoia
1.maila B:    20:00etan: Eider-Oihane / Yanira-Saioa
20:30ean: Ainhoa-Ainara / Mireia-Elena
Maiatzaren 19an, larunbatean, Olaztin
2.maila A:    15:00etan: Garazi-Irati / Marta-Maite
15:30ean: Maria-Maider / Jone-Espe
1.maila A:    16:00etan: Nerea-Amaia / Beronika-Maite
16:30ean: Edurne-Banesa / Bea-Rakel
Olaztiko areto futbol txapelketa maiatzaren 26ra arte atzeratuko da. Txapelketan aritu nahi duten taldeek maiatzaren 23a baino lehen eman beharko dute izena, gaztetxean bertan edo bestela 680 203 023 telefonora deituz.
CBASK gizonezko kadeteek final fourra jokatu dute Altsasun eta txapeldunordeak izan dira. Juniorrak txapeldunak izan dira eta seniorrak bosgarrenak.
Saskibaloi denboraldia bukatu da kategoria askotan. CBASK edo Altsasuko Saskibaloi Taldea pozik egon daiteke aurten egindako lanarekin, itxura oso ona eman eta emaitza onak lortu baitituzte.
Kadeteen final fourra Altsasun
Asteburuan kadete mailako final fourra jokatu da Altsasun, eta CBASK klubak izan du guztia antolatzeko ardura. Lau talde aritu ziren: San Ignacio, Burlata, Arenas eta CBASK. Talde guztiek sekulako maila eman zuten eta haien lana txalotzera joan ziren ikusleek primerako giroa jarri zuten Zelandi kiroldegian. Lehen gurutzaketan Altsasuk Iruñeko San Ignazio taldea menpean hartzea lortu zuen eta Burlatak Tuterako Arenasi irabazi zion. Horrela, final handian Burlata eta Altsasu aritu ziren elkarren kontra.
Aipatzekoa da Altsasuko taldeak Misiegoren lesioa nabaritu zuela, eta Zabalok ere arazoekin jokatu zuela. Bukaeran 68-54 gailendu ziren Burlatarrak, kadete mailako txapela lortuaz. Bigarrenak, meritu handiz eta itxura oso ona emanez, Altsasuko mutilak izan ziren. Zorionak!
Seniorretan bosgarrenak
Gizonezkoen senior mailako bigarren maila autonomikoan ere despeditu da denboraldia. CBASK F taldeak 5. eta 6. postua erabakitzeko lehia jokatu zuen asteburuan Cantolaguaren kontra. Altsasuarrak gailendu ziren, 61-49, sailkapenean 5. Postua lortuz.
Juniorrak txapeldun
Gizonezkoen junior mailako bigarren maila autonomikoan asteburuan despeditu da denboraldia, final handiarekin. CBASK taldeak irabazi du txapelketa, final handian San Ignaziori 64-56 irabazi eta gero.
Emakumezkoen kadeteetan hiru talde altsasuar
Emakumezkoen kadeteen mailako 2. Kategorian CBASK taldeko hiru talde aritu dira: Clientes CAN Alsasua G, Cementos Portland Valderrivas F eta Cementos Portland Valderrivas N.
Hirurek denboraldi polita burutu dute. Altsasuko Clientes CAN Alsasua G taldea 7. eta 12. postuen arteko ligaxkan lehiatu da, eta asteburuan Aranguren Mutilbasket taldeari 49-37 irabazi eta gero 13.ak sailkatu dira. Aldiz, Altsasuko beste bi taldeak 13. eta 18. postuen arteko ligaxkan aritu dira. Asteburuan euren arteko derbya izan da, eta Cementos Portland Valderrivas Alsasua N taldeari 45-57 irabazi dio Cementos Portland Valderrivas Alsasua F taldeak. Horrela, F taldea 13.a izan da sailkapenean eta N taldea 18.a.
Gainontzeko mailetan ere –aurreinfantil, mini, premini…– txapelketa bukatu da. Altsasuko taldea pozik egon daiteke, harrobi bikaina duelako.
Irurtzungo Atakondoa eskola publikoko eta Altsasun dagoen Aralarko Mikel Donea institutuko ikasleak musikari bihurtu eta kontzertua eskainiko dute gaur arratsaldean. Haiekin batera, Iruñerriako Alaitz, Iturrama eta Biurdana institutuak eta Lekunberriko ikastetxeko ikasleak ere haiekin parte hartzen ari dira eskolarteko emanaldi horietan. DBHko ikasleak dira gehienak, batxilergoko ikasle batzuen laguntzarekin.
Guztira 800 ikaslek parte hartzen ari dira ekimenean, 260 ikasle kontzertu bakoitzean. Haiei laguntzen eta haien lana jarraitzen 10 irakasle dabiltza. Ikasle bakoitzak bere ikastetxean entseatu du errepertorioa, baina kontzertu egunetan entsegu potoloa egiten dute herri bakoitzean. Altsasuko gaurko emanaldia ikasleek egin duten birako azkena izanen da.
Kontzertuaren oinarria txirula izanen da, baina beste musika tresna batzuek ere parte hartuko dute, gitarrak, bateriak, baxuak, teklatuak, akordeoiak, saxoak, tronpetak, djembeak eta beste. Musika izanen da protagonista nagusia, baina dantza emanaldiek jantziko dute saioa.
Egitaraua
Ostatuko neskatxaren koplak
Som
Kontrapas
Black is black
Biziraun
Que te den
Nothing else matters
I´m yours
Ay si eu te pego
Bidea gara
Ni ira ira
Xurrut, Altsasuko tabernen elkartearen pintxo astea domekan despeditu zen. Tabernariak pozik zeuden pintxo eskaintza bereziak jende asko erakarri duelako, eta pintxo asko jan zirelako. Pintxo astearen data atzeratzeak ez zuen eraginik izan eta jendeak ederki erantzun zuelako pozik zeuden Xurruten.
Iaz bezala, gainera pintxo astean gutizia txiki bat jaten zuen bakoitzak sariak eskuratzeko aukera zuen. Hala, Nuria Martinek Urtzi tabernan pintxoa jan eta gero pilotako buruz buruko txapelketarako bi sarrera eskuratu ditu. Bestalde, Guardiako (Araba) Solar Viejo upategia ezagutzeko aukera izanen dute Evak, Vicente Tobarrek, Teok, Josebak, Pedrok, Antonio Imazek, Ignacio Arratibelek, Mikel Oraak eta Cristian Herrerok.
Nafarroako Gobernuak gaurko bilera erabaki du 12.473, 13 euroko diru-laguntza ematea Ze Berri? aldizkariari aurrera egiteko. Argitalpen hori Nafarroako 30 toki erakundek kudeatzen dute, horien artean Arakil eta Irurtzungo udalek. Ze Berri? aldizkariaren helburua euskararen inguruko sentsibilizazio positiboa egitea da.
Atzo egun guztian eman zuten Nafarroako Lan Auzitegian Inasako zuzendaritza eta enpresa batzordea (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana). Alde bakoitza gela banatan, bitartekaria baten proposamena besteari pasatzen egon zen egun guztia. LAB sindikatutik jakinarazi digutenez, 21:30ean Santiago Gonzalez zuzendariak negoziazioak hautsitzat eman zituen. Atzokoa eta gero, enpresa batzordea aurrera begira egin beharrekoa aztertuko du gaur goizean.
Espainiako Gobernuaren lan erreforma baliatuz, Inasako zuzendaritzak langileen soldata, bataz beste, %35 murriztu nahi du (kasu batzutan %70 ere) eta urtean 50 ordu gehiago lan eginarazi nahi die. Langileek aurreko ostegunean greba mugagabea hastekoak ziren, baina Nafarroako Gobernuaren bitartekaritza eskaintzak eta zuzendaritzak Lan Erreformaren 41. artikuluaren kontsulta epea ostiralera arte luzatzeak, negoziaziorako aukera berri bat zabaldu zuen, atzo, antza, itxi egin zena.
Inbertsioen atala da jaitsi den bakarra, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak atzeratu dituelako
Irurtzungo Udalak aurten 1.895.000 euro izanen ditu aurten kudeatzeko. Haren aldeko boza eman zuten NaBaik eta Bilduk eta kontra UPNk. Txiki Iriarte alkateak azaldu digunez, “aurreko urtetan ez da inbertsio handirik egin eta aurtengo aurreikusita zeudenak gobernuak atzeratu dizkigu”. Toki Departamentuaren lau urteko planean jasoa zegoen aurten berrituko zirela Artadia eta Ardantzeta karriketako sare eta zoruak. Baina urte bat edo bi itxaron beharko da lan horiek hasterako.
Bestela, gizarte, kultur, eta kirol erakundeei bideratutako diru-laguntzen kopuruari eutsi diela azaldu digu Iriartek. Iaz bezala, aurten ere enplegua sortzeko hainbat neurri hartu ditu Irurtzungo Udalak. “Deialdia atzeratzen ari da, baina Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez 5 pertsona kontratatuko ditugu” azaldu zigun alkateak.
Bestetik, Babestutako Gizarte Enpleguaren bidez beste 4 kontratazio eginen ditu Irurtzungo Udalak. Gainera, uda partean igerilekuan lan eginen duten 5 sorosle eta mantenurako 2 pertsona kontratatuko dituzte. Iturraskarri egitasmoa aurrera eramateko kontratazioak ere eginen direla aurreratu zuen Iriartek.
Inbertsioak
Eskolako aldagela eta gimnasioko segurtasuna. Lurpean daude eta handik kalera eta ikastetxera daramaten eskaileretarako ateak egokitu nahi ditu udalak. Aldi berean, berogailuaren segurtasuna handitu nahi du. Murrizketengatik Nafarroako Gobernuaren erantzunaren zain badago ere, 50.000 euroko inbertsioa egin nahi du Irurtzungo Udalak.
Parte-hartze egitasmoa. Herritarrek 3 proiekturen artean aukeratzeko moduan dute. 20.000 euro bideratu dira.
Kiroldegian luminaria. Berria jartzeko 5.000 euro.
Lorezaintzako makinaria erosketa. 7.000 euro. Orain arte enpresa batek egiten zituen lorezaintza lanak eta udalak bere egin du.
9 arlotan egin daitezke ekarpenak eta 2012-2015 aldirako izanen dira. Mank-ek garagarrila akaberan onartu nahi luke plana
Aurreko planean zehaztutakoa zein neurrian bete den aztertu eta balantzea egin ondoren, Sakanako Mankomunitateak hurrengo 4 urteetan izanen dituen lan ildoak eta egin beharrekoak zehazten hasi da. Diagnosi berri hori osatzeko mankomunitate bereko langileak, kide dituen udalak eta haietako langileak, gizarte eragile eta sakandarren ekarpenak jaso nahi ditu.
Plan Estrategikoaren bidez, Sakanako Mankomunitateak hainbat planifikatuko ditu, eskaintzen duen zerbitzua gero eta hobea izan dadin. Diagnosi berria egiteko hainbat gutun bidali ditu Sakanako Mankomunitateak berak eta bere web orrian edozeinek ekarpenak, proposamenak, iradokizunak eta iruzkinak egiteko bidea jarriko du aurki. Behar izanez gero orain arte sortutako material guztia interesatuen esku uzteko prest azaldu da Sakanako Mankomunitatea.
Harremanetarako
948464867 telefonora hots egin. Galderak edo ekarpenak info@sakana-mank.com posta elektronikora bidali.
Zerbitzuak
Uraren ziklo integrala. Goi horniduraz gain, behe hornidura eskaini nahi die hala erabakitzen duten udalei. Bestalde, Urdalur eta Irurtzun arteko goi hornidura sistema osatu nahi du.
Hondakinak. Birziklatze emaitzak nabarmen hobetzeko aurreikusi dira: atez ateko bilketa; etxeetan konposta egitea; konposta egiteko planta jasotzea hondakindegian eta konposta egiten dutenei hobariak eskaintzea.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak. Egungo 3 mankomunitateak batu eta elkartzea.
Tokian tokiko garapena. Helburu nagusia da Sakanako Garapen Agentzia sortzea, besteak beste, eskualdeko ekonomia-ehuna suspertzeko helburuarekin.
Euskara Zerbitzua. Mankomunitatea osatzen duten toki erakundeetan eta, oro har, ibar osoan euskara normalizatzeko prozesuan urratsak egitea. Mankomunitatearen helburua da Sakanan erreferentzia-erakundea izatea euskararen normalizazioan.
Kirola. Sakanako kirol agenteak eta udalak bildu nahi ditu guztien beharrak asetzen dituen eta parte-hartzea barneratuago duen kirol programa bat egiteko, herrien osagarri izanen dena.
Immigrazioa. Sakanan jaio eta bizi garenon jatorriaren aniztasuna aitortzeko ekimenak, guneak eta baliabideak bultzatzea du helburu. Zeharkako ikuspegi integrala erabiliko du horretarako.
Etxeak zaharberritzeko bulegoa. Etxeek behar dituzten mantentze-lanak ziurtatzea da helburua, eta zerbitzuaren prestazioak hiri-aholkularitzara zabaltzeko aukera aztertuko da.
Kudeaketa sistema. ISO 9001, ISO 16.001 eta OHSAS 14.001 arauen araberako kudeaketa sistema integratuari eusteko apustua eta kudeaketan EFQM eredu europarra aplikatzen jarraituko du.
Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) hilabeteko epea dute Irurtzungo Udalaren diru-laguntza deialdira aurkezteko. Hirugarren Munduko herrialdeetan gauzatuko diren lankidetza proiektuak egiteko da deialdia. Poltsaren erdia gutxienez, herriko GKEk aurkeztutako egitasmoetara bideratuko du udalak.
Tafallak BTT edo mendi txirrindularitzako Rural Kutxa Kopako bosgarren proba hartu zuen igandean. Maila nagusian lehia bizia izan zen Ismael Ventura katalana (Chain Reaction Cycles) eta Patxi Cia (MSC) nafarraren artean. Tarte handia atera zioten gainontzekoei. Azkenean Vendura nagusitu zen helmugan, Ciari 14 segundo aterata. Junior mailan Mathias Rekalde nagusitu zen (01:11:01). Uharte Arakilgo Mikel Irigoien 9.a izan zen (1:14:21).
Arrakastatsua izan da, oso, Beste Iruña klubak antolatutako Iruñea Hiriko 31. Maratoi erdia (20 km). Izena emanda zeuden 1.015 korrikalarietatik 919 iritsi ziren helmugara, Antonio Etxeberria buru zela. Etxeberriak ia bi minutuko aldea atera zion Habassa marokoarrari, akaso proba irabazteko faboritoa zenari. Emakumezkoetan, aldiz, Salima Charkik ez zuen barkatu eta ia 4 minutuko aldea atera zion Ana Llorensi.
Sakandarrak ere txukun aritu ziren proban. Jose Jabier Maiza etxarriarra izan zen azkarrena, helmugara 58.a sartu eta gero (1:22:31).
Sakandarrak Iruñea Hiriko Maratoi Erdian
1.Antonio Etxeberria: 1:06:46
58.Jose Jabier Maiza: 1:22:31
64.Iñaki Lopez: 1:23:07
79.Kaxi Estarriaga: 1:25:12
164.Mikel Goikoetxea: 1:29:44
220.Jose Ramon Asiain: 1:32:16
342.Gorka Arratibel: 1:37:24
343.Angel Tajuelo: 1:37:25
452.Francisco Jose Juango: 1:41:14
558.Migel Yerro: 1:45:05
651.Iñaki Ezkirotz: 1:48:09
741. Maria Isabel Maiza: 1:51:36
789.Oscar Alonso: 1:54:20
Dantzaleku Sakana taldeko Jabi Moreno korrikalari altsasuarrak sasoi betean jarraitzen duela demostratu du beste behin. Altsasuarrak Portugalete Hiriko Milia irabazi du.
Sakandarrak Iruñea Hiriko Maratoi Erdi jendetsuan
Arrakastatsua izan da, oso, Beste Iruña klubak antolatutako Iruñea Hiriko 31. Maratoi erdia (20 km). Izena emanda zeuden 1.015 korrikalarietatik 919 iritsi ziren helmugara, Antonio Etxeberria buru zela. Etxeberriak ia bi minutuko aldea atera zion Habassa marokoarrari, akaso proba irabazteko faboritoa zenari. Emakumezkoetan, aldiz, Salima Charkik ez zuen barkatu eta ia 4 minutuko aldea atera zion Ana Llorensi.
Sakandarrak ere txukun aritu ziren proban. Jose Jabier Maiza etxarriarra izan zen azkarrena, helmugara 58.a sartu eta gero (1:22:31).
Sakandarrak Iruñea Hiriko Maratoi Erdian
1.Antonio Etxeberria: 1:06:46
58.Jose Jabier Maiza: 1:22:31
64.Iñaki Lopez: 1:23:07
79.Kaxi Estarriaga: 1:25:12
164.Mikel Goikoetxea: 1:29:44
220.Jose Ramon Asiain: 1:32:16
342.Gorka Arratibel: 1:37:24
343.Angel Tajuelo: 1:37:25
452.Francisco Jose Juango: 1:41:14
558.Migel Yerro: 1:45:05
651.Iñaki Ezkirotz: 1:48:09
741. Maria Isabel Maiza: 1:51:36
789.Oscar Alonso: 1:54:20
Etxarri Aranatzek Nafarroako Laukako Sokatira Txapelketako jardunaldia hartu zuen igandean. Emakumezkoetan (260 kilo) lehen jardunaldia jokatu zen eta Nerea Lizarragak entrenatzen zuen Sakana taldea bikain aritu zen, Basaburua-Imotz eta Berriozarren aurretik gailenduz eta 3 puntu eskuratuz. Txapelketari hasiera bikaina eman diote gureek.
Aldiz, bigarren jardunaldia zuten kadeteen mailan (290 kilo) aritu ziren lau talde mistoek, tartean Andra Marik. Nerea Lizarraga entrenatzailearen begiradapean, Andra Mari ikastolako Aritz Gabirondo, Asier Estarriaga eta Iñigo Galarza mutilak eta Amaiur Lakuntza neska aritu ziren tiraka. Lehen jardunaldian bigarren postuan sailkatu ziren eta igandean hirugarren postuan, puntu eta erdi lortuta. Egun sailkapenean hirugarrenak dira, aurrean Berriozargo B.K.E. eta Txantrea dituztela eta atzean Berriozar. “Konplikatua da gauza, baina lor daiteke” adierazi zuen Amaiur Lakuntzak. Oraindik bi jardunaldi dituzte txapelketa bukatzeko.
Bestalde, aipatzekoa da gizonezkoen txapelketan (320 kilo), Amaiur txapelduna izan zela, Ibardinen eta Basaburua-Imotzen aurretik.
Hurrengo jardunaldia larunbatean jokatuko da, 18:00etan, Amaiurren.
Urrezko Aizkorako Txapelketako finalerako sailkatu den lehen aizkolaria Floren Nazabal dugu. Donato Larretxearen kontra jokatutako finalerdian erraz gailendu zen etxarriarra, Arantzakoari minutu pasako aldea kenduaz. Nazabal iaz ez zen Urrezko Aizkorako Banakako Txapelketan aritu, baina aurten gogo handiz itzuli da.
Hasierako bi lanetan –45 ontzako enborra zeinek kolpe gutxiagotan moztu eta 45 ontzakoa erloju kontra erdibitu– parez-pare aritu ziren Nazabal eta Larretxea, baina etxarriarra izan zen azkarrena. Zutik jarritako kana-erdiko enborra erdibitzeko lanean Arantzakoa gailendu zen. 60 ontzakoa zeinek azkarrago mozteko lanetan Nazabalek 46 segundo kendu zizkion Larretxeari. Azkenaurreko lanean –kana-erdiko enborra zutik eta 45 ontzakoa etzanda erdibitu– berriro ere Nazabal izan zen garaile, Larretxeari tarte dezente atereaz.
Iraupen proban bakoitzak bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar izan zituen. Nazabalek bukatu zuen aurrena, Donatori 31 segundoko aldea atereaz. Lan guztiak batuta, 17 mionutu eta 7 segundo behar izan zituen etxarriarrak, eta 18 minutu eta 28 segundo, aldiz, Arantzakoak.
Sasoiko dabilela demostratu zuen etxarriarrak, eta finala irabazteko faborito nagusienetakoa izango da.
Finala ekainaren 10ean
Aurten, nobedade moduan, hiru aizkolari ariko dira finalean. Beste bi aizkolariak zein izango diren maiatzaren 27an jakinen da, Lagranen jokatuko den jaialdian. Aitzol Atutxa Iñaki Azurmendiren kontra ariko da, eta Ugaitz Mugertza Unai Otañoren kontra. Bi lehietako irabazleak Nazabalen aurkari izango dira ekainaren 10ean Azpeitian jokatuko den final handian.
Altsasuko Udalak egindako ikerketak halaxe ondorioztatu du. Eraikinaren jabetza norena den zehaztuta, hura tasatu eta Jabetzaren Erregistroan izena eman beharko da. Izan ere, orain arte katastroan jasoa zegoen guardetxearen %50,01 Nafarroako Foru Erkidegoaena zela eta gainontzeko %49,99 Gipuzkoako Foru Aldundiarena. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuak iazko garilean katastroa aldatzea eskatu zuen, argudiatuz eraikina ez zela berea. Horrek jabetza norena zen ikertzera eraman zuen Altsasuko Udala.
Guardetxea
1957an Urdalurko baso-errepidea eraiki, mantendu eta administratzeko Udalen arteko Mankomunitate Handia sortu zen. Erakunde horretan Gipuzkoako Segura, Zegama, Idiazabal eta Zerain herriak, Arabako Asparrena eta Donemiliaga eta Nafarroako Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiak osatu zuten.
Erakundearen estatutuetan jaso zen etxe bat jasotzea, errepidea zainduko zuen zaintzailearendako etxea eta mankomunitatearen egoitza izanen zirenak. Etxea eraiki, mantendu eta basozainaren ordainketa Giupzkoa eta Arabako parzoneriak, Olatzagutiak eta Ziordiak eginen zutela, bakoitzak heren bat.
1972ko maiatzean Mankomunitate Handiak etxearen erabilera 20 urterako aita salestarrei eta ASIS (Asociaciones de Servicios de Iniciativa Social) mugimenduko kideei eman zien. Gizarte eta prestakuntza erabilera eman zioten eraikinari. Baina haiek utzi ondoren, hutsik gelditu zen eraikina. Azken urteetan, aldi ezberdinetan, guardetxea edo fraideen etxea, okupatuta egon da.
Aldeak adostuta, Iruñeko I. Zigor epaitegiak, urte bateko zigor espetxea jarri dio urdiandar bati Etxarriko alkatea jotzeagatik, haserraldiaren salbueslea kontuan izanik. Epaileak erabaki du espetxe zigorra bertan behera uztea bi urtetan, baldin eta epe horretan zigortuak ez badu deliturik betetzen.
Epaitutako gertaerak ilbeltzaren 25ean izan ziren, 10:30ean, alkatearen bulegoan. Udal agintariak obra bat geldiarazteko agindua jakinarazi zion eta urdiaindarra “altxatu, bular parean arropetatik heldu eta bulegoko altzarien kontra bortizki astindu zuen; bitartean, oihuka, iraindu eta mehatxatu egin zuen”. Oihuak entzutean udaleko zenbait langilek atea zabaldu zuten eta orduan askatu zuen. Epaiak dio erasoaren ondoren alkateak ez zuela zauririk izan.
Atzera ere errusiarrak nagusitu dira afizionatuen mailako Bidasoako Itzulian. Rural Kutxa sakandarra ongi hasi zen, lehen etapa eta lidergoa eskuratuz, baina bigarren egunerako gauzak aldatu ziren. Hirugarren eta azken etapan soilik 46 segundoko aldea zegoen Alexei Rybalkin (Lokosphinx) liderra eta Victor Martinen artean (Diputación Ávila). Liderrak ez zuen sorpresarik nahi eta Irungo helmugara lehena iritsi zen, tropelari 19 segundo aterata. Horrela, Bidasoako Itzulia errusiara joan zen beste behin. Rural Kutxako Fernando Grijalba 7.a sailkatu zen, 2:46ra.
Igandean Debako triatloian aritu ziren 367 triatleta (0,9 km igerian, 30 km bizikletan eta 5,2 km korrikan). SVC Seguridad taldeko Jon Unanuek irabazi zuen proba (1:21:16). Sakana Triatloi Taldeko Urko Berdud altsasuarrak lan bikaina egin zuen. 19.a heldu zen helmugara (1:24:51), probako junior mailako hirugarrena izanik. Bere taldekide Juantxo Azurmendi 215. postuan iritsi zen Debako helmugara (1:41:18).
Maiza eta Codon Bilbon
Larunbatean Bilboko Duatloia jokatu zen (5 km korrika, 21 km bizikletan eta 2,5 km korrikan). Kebi Triatlon taldeko Kepa Ruiz sartu zen lehena (1:00:02). Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maiza 25.a sartu zen (1:05:02) eta bere taldekide Francisco Codon 163.a (1:24:49).