Jostailuen trukea, eta gehiago

Guaixe Sakanako Astekaria 2012-11-23 13:03   Kirola  Irurtzun Asteartetik atzo arte, Atakondoa eskola publikoko ikasle asko ikastetxera jostailuekin joan dira. Jostailua eman dutenak, trukean txartel bat jaso dute eta hura bihar eguerdian erabiltzeko aukera izanen dute. Izan ere, ikastetxean bildutako jostailu guztiak, joko eta jostailuen truke izanen dira azokan. Haurrek duten txartela, beste joko edo jostailu batengatik trukatzeko aukera izanen dute. Bakoitzak bat. Foru plazara joaten diren haurrak, gainera, joko kooperatiboen erakusketa bat izanen dute. Erakusketan dauden jokoekin jolasteko aukera izanen da, jakina. Eta eskaintza borobiltzeko, munduko beste kultura batzuetako jolasak ezagutu eta haietan jolasteko aukera ere izanen da bihar eguerdian Irurtzunen. Itxipuru taldeak, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak eta Irurtzungo eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatu dute, Atakondoa eskolaren laguntzarekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa 

Laguntzaileak