Garraxi Irratiko emisorearen arazo teknikoak

Guaixe Sakanako Astekaria 2008-11-03 00:00   Kirola  Altsasu Garraxi Irratia (101.9 FM), bolada batez, apenas entzuteko modua egon da. Irratitik bertatik jakinarazi digutenez irratiaren emisoreak izandako arazoengatik gertatu da hori, "denborarekin potentzia galtzen joan da eta, azkenean, apenas entzun zitekeen irratia".      Garraxi Irratitik esan digutenez "boluntarioen eta, batez ere, teknikoaren ahaleginari esker "larrialdietako" emisore berria jartzea lortu da, bestea konpontzen den bitartean". Hura konpontzeak irrati libreari ahalegin ekonomikoa egitea eskatzen dio eta, horregatik, edozeinek egin ditzakeen diru ekarpen guztiei ongi etorria eginen diote. "Altsasuko irrati-difusioaren alde" ekarpenak egin nahi dutenek Euskadiko Kutxan zabalik dagoen kontu korrontean (3035 0018 4 3 018.1.05187.1) egin ditzakete. Garraxi Irratiko batzarrak aurreratu du hurrengo hilabeteetan gastuak ordaintzeko ekitaldiak ere antolatuko dituztela. Dagokionean guztiaren berri emanen dutela ere zehaztu dute irratitik. GonbiteaGarraxi Irratiak gonbitea luzatu die "komunikabidean parte hartu eta irrati-saio bat egin nahi dutenei". Irratia aurrera ateratzen duen kolektiboa asteartero, 20:00etan, biltzen da Altsasuko Gaztetxeko goiko solairuan. Kolektiboko kideei asmoaren berri eman dakieke asteartetan. Joan ezin dena irratiko telefonoko erantzungailuan, 948 468 742, edo garraxi@sindominio.net e-postara mezua bidaliz jarri daiteke harremanetan Garraxi Irratiarekin. Altsasuko irrati libreak gaur egun bost saio emititzen ditu, baita haien errepikapenak ere. Saiorik ez dagoenetan hainbat estilotako musika aireratzen du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa 

Laguntzaileak